Gasteizko Arrieta kalea Alde Zaharrean dago. Ekialde-mendebalde norabidea du.
Kokapena
Alde Zaharraren goiko aldean dago. Santa Maria eta Eskola kaleak lotzen ditu.
Luzera
35 metro inguruko luzera du. Ez dauka ataririk. Alde batean Landatxo kiroldegia dago eta bestean ur biltegi zaharra.
Historia
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera 1885ean erabaki zen Arrieta plazatxoa izena ematea ur biltegiaren ondoan dagoen inguruari, Vidal de Arrieta y Barcenaren omenez. Bera izan zen Gorbeiako urak Gasteizera eramateko elkartearen presidentea.
Trafikoa
Trafikorako irekita dago, mendebaldetik ekialderako norantzan. Ezin da aparkatu.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- ↑ .