Arratzuko Indarra Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Arratzun sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz.
Plataformak zenbat boto lortu zituen jakitea ezinezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botoak zenbatuta gutxi gora-beherako kalkulua egin liteke; horrela, 2003ko hauteskundeetan 117 izan ziren boto nuluak, emandako botoen %42,86.
Ikus, gainera
Kanpo estekak