Arnaud De Lie (Libramont, 2002ko martxoaren 16a) txirrindulari belgikarra da, profesionala Lotto–Dstny taldean.
Kirol ibilbidea
Lotto Soudaleko talde afizionatuan aritu ondoren, 2021eko uztailean jakitera eman zen hurrengo urtean profesionaletara pasako zela.[1] Afizonatuenan nabarmendu zen Alsaziako Tourreko bi etapa Ardenetako Zirkuituko beste bat eta batez ere Okolo Jižních Čech sailkapen nagusian gailendu zelarik.[2]
2022ko denboraldiko lehenbiziko lasterkerta Mallorcako Challengea izan zen eta bertan Playa de Palma-Palma Saria irabazi zuen.[3]. Denboraldi hau bederatzi garaipenekin amaitu zuen eta taldeko txirrindulari onenetakoa izan zen.[4].
Profesionaleko bigarren denboraldian, UCI WorldTourreko lehenbiziko garaipena eskuratu zuen, Quebeceko Sari Nagusia hain zuzen.[5]
Palmaresa
Emaitzak lasterketa nagusietan
Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Taldeak
- Lotto (2022-)
- Lotto Soudal (2022)
- Lotto Dstny (2023-)
Erreferentziak
Kanpo estekak