Aristide Cavaillé-Coll (Montpellier, 1811kootsailaren 4a - Paris, 1899kourriaren 13a) organo-egile frantsesa izan zen. Organoak egiten zituen familia batean jaio zen. Hobekuntza ugari egin zizkion organoari, eta bere ospea mundu osora hedatu zen. Parisko Saint-Denis, Madeleine, Saint-Sulpice, Sainte-Clotilde eta Notre Dame elizetako organoak egin zituen. Euskal Herrian ere badaude, esaterako, Donostiako Santa Mariakoa.