Artikulu hau ekliptikaren puntuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aries».
Zeru-ekuatorearen eta ekliptikaren planoak (Lurraren eguzkiaren inguruko orbitak edo urte betean zehar eguzkiak egiten duen mugimendua), Aries Puntuaren norantza adierazten duen lerro zuzen batean mozten dira.
Eguzkia hegoaldeko hemisferiotik iparraldekora pasatzen den puntua da, martxoaren 21ean gertatzen dena (iparraldeko hemisferioan udaberria eta hegoaldekoan udazkena hasiz).