Espainiarrak iritsi baino lehen bertan bizi ziren jatorrizko biztanle amerindiarrak hiru multzo handitan banatu ditzakegu: Alde batetik, Andeetako zibilizaziokoak (diagita, sanabiroi eta kometxingoiak eta ondoren inka jatorrizkoak), bestetik chaco-mesopotamikoak (guarani, guaikuru eta witxiak) eta azkenik hegoaldeko herriak (rankel, tehueltxe eta maputxeak).
1830 eta 1950 artean herrialdeak 6.5 milioi etorkin europar jaso zituen, bereziki italiar eta espainiar jatorrizkoak (Galizia eta Hego Euskal Herrikoak batik bat), kultura argentinarrean aztarna handia utzi izan dutenak, hala nola hizkeran edo musikan.
Gaur egun ere "gallego" hitza erabiltzen da oro har espainiarrak izendatzeko.