Argazkilaritza erotiko

Jean Agélou argazkilariaren lana, XX. mende hasierakoa.
Gizonezko modeloa, Wilhelm von Plüschow argazkilariaren lana, 1896-1907.

Argazkilaritza erotikoa, izenak berak adierazten duen bezala, pertsona biluziak edo sasi biluziak jarrera sentsualetan jasotzen dituen argazkilaritza da. Helburua kitzikagarria izatea da. Lehenengo argazkiak XIX. mendean agertu ziren; 1845ean lehenengo dagerrotipo erotikoak agertu ziren. Genero bat da eta badira espezializatutako argazkilariak. Azkotan espezializatutako modeloak dira protagonistak.

Lehenengo modeloak

Daguerrek berak 1839an irudu bilutz batzuk atera zituen baina horretarako eskulturak erabili zituen, ez benetazko modeloak. Lehenengo dagerrotipo erotikoetan agertzen ziren modeloak normalean prostitutak izaten ziren, Nahiz eta Parisko giro liberala, hauek izaten ziren bakarrak horrelako lanetan agertzeko prest. Garaian oso merkatu indartsua zegoen zeren eta dirudunek prest zeuden horrelako irudien truke diru-kantitate handiak ordaintzeko. Argazkiak klandestinitatean saltzen ziren.[1]

1845etatik aurrera argazkiak saltzeko beste aitzakia erabiltzen zen: ikerketa zientifikoetarako zirela esaten zen. 1850etatik aurrera paperezko kopiek kosteak merketu zituzten eta argazkilaritza erotikoa asko zabaldu zen.

Argazkilari ospetsuak

Hona hemen oso ezagun izan diren batzuk:

Argazki zaharrenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak