Ardee (irlanderazBaile Átha Fhirdhia) IrlandakoLoutheko konderrian dagoen herri txikia da. 4.541 biztanle baino ez baditu ere (2011) konderriko hirugarren herri handiena da.
Etimologia eta historia
IrlanderazkoÁtha Fhirdhia izenak "Ferdiaren herria" esan nahi du. Ferdia heroi mitologikoa da eta Cúchulainnekin batera Connachteko Maeve Erreginaren aurka Ulster defendatu zuela esaten da. Ferdia borroka hortan hil zen, Dee ibaiaren hegoaldeko ertzean. Ferdia hil zen tokian gaztelu bat eraiki zuten eta inguruan herria zabaldu zen.