Arcadia Olenska-Petryshyn
Arcadia Olenska-Petryshyn, jaiotzez Arkadia Ivanivna Olenska[1], (ukraineraz: Аркадія Іванівна Оленська; Roznoxyntsi, 1934ko ekainaren 19a[2] – North Brunswick, 1996ko maiatzaren 6a) ukrainar-estatubatuar artista, arte kritikari eta argitaratzailea izan zen. BizitzaRoznoxyntsin jaio zen 1934an. 1944an Ukraina utzi zuen eta Augsburgera joan zen familiarekin bizitzera. Bost urte geroago, New Yorkera joan ziren. Washington Irving eskolan eta Hunter unibertsitatean ikasi zuen eta graduondoko ikasketak Chicagoko Unibertsitatean egin zituen. 1956an Walter Volodymyr Petryshyn matematikariarekin ezkondu zen[3][4]. Batez ere litografia eta olio-pintura lantzen zituen. Bere margolanen erakusketak New Yorken, Toronton, Bruselan, Shenyangen, Kieven eta Lviven antolatu ziren[5]. New York Group Ukrainako artista eta idazleen elkarteko kide aktiboa izan zen, eta Ukrainako Artista Gazteen Elkartea sortzen lagundu zuen[3]. Sutxasnist Ukrainako literatura eta kulturari buruzko aldizkariko arte-editorea izan zen[3]. 1996ko maiatzaren 6an, senarrak haien etxean hil zuen North Brunswicken, New Jerseyn[5][6][7][8][9][10]. Geroago errugabetzat jo zuten gaixotasun mentalarengatik[11]. Olenska-Petryshynen lanak hainbat bilduma publiko eta pribatutan daude, New Yorkeko Ukrainar Museoan[3][9][2] eta New Jersey Estatuko Museoan[12] barne. Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Arcadia Olenska-Petryshyn |