Arbizelaiko zubibidea Aretxabaletaren iparraldean dagoen tirante-zubia da. AP-1 autobideak Deba ibaiaren harana gainditzeko beharrezkoa da. 2009an inauguratu zen[1].
Izena
Inguru horretan Arbizelai baserria izan zen[2] eta haren izena toponimo bihurtu da dagoeneko, horren adibide dira zubibideaz gain bertan kokatzen den industriagunea ere[3].
Historia
2006ko urtarrilean abiatu zituzten lanak[3] eta 2009ko maiatzaren 22an inauguratu zen zubia[1].
Ezaugarriak
Zubibideak 424,32 metrotako luzera du eta errepideari arku itxura ematen dio. Sei zutabe eta beraz zazpi argi dauzka. Argi bakoitzaren neurria desberdina da, denetan handienak 140 metrotako luzera du[4].
Tarte luzeena den horrek Deba ibaia, Aretxabaletako sarrerako bidea eta Aretxabaletako sahiesbidea (GI-627) salbatzen ditu gainetik. Horretarako bi dorre altxatzen dira eta bakoitzak alde banatara altzairuzko bederatzi kable luzatzen ditu taulari eusteko. Dorre hauek 2,20 metrotako zabalera eta 30,59 metrotako altuera dute, taulatik gora neurtuta[4]. Zubibideak haranarekiko hartzen duen altuera maximoa 25 metrotakoa da[5].
Hegoaldera eginez, Arbizelaiko zubibidearen jarraian Basagoitiko zubibidea dago, honek ere 427 metroko luzera du baina diseinua erabat desberdina da, "V" itxurako zutabeek eusten diote zubiari[6]. Bigarren zubi honek Basokotia errekaren harana salbatzen du[7]. Biak ala biak Isurieta auzoko lurretan kokatzen dira[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak