Arantzetako Ama Birjinaren kapera (frantsesezNotre Dame de l’Aubépine edota Chapelle Notre Dame d’Arantzeta) LapurdikoAinhoa udalerrian dagoen kapera bat da. Berez, herrigunearen ekialdetik ateratzen den bide bateti gora joan eta Atxulai edo Atxulegi mendiaren magalean dago. Kapera dagoen lekutik Ainhoa udalerria nahiz Larrun mendiaren ikuspegi bikainez gozatu daitekelarik.