Aramón

Aramón
Datuak
MotaBaltzu anonimoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Legezko formaBaltzu anonimo
Historia
Sorrera2002
webgune ofiziala

Aramón (Montañas de Aragón, euskaraz: «Aragoiko mendiak») %50ean Ibercajak eta Aragoiko Gobernuak partaidetza duten baltzu anonimo bat da, autonomia erkidego honetako eski estazio gehienak kudeatzen dituena. Baltzu anonimo horren asmoa da Aragoiko mendiek ematen dituzten aukerak erabiltzea, turismoaz baliatuz, erkidegoan garapen handiagoa lortzearren.

Honetarako, autonomia erkidego honetan dauden zazpi eski estazioetatik bost hartzen dituen baltzu bat sortu zen, horietatik hiru Huescako probintzian eta beste biak Teruelgo probintzian, Aragoiko Gobernuaren eta Ibercajaren esku izanik akzioen %50. Azken bi erakundeon parte hartzea da erkidegoko garapen turistikoan helburu batzuk beteko direla ziurtatzen duena, instalakuntzak hobetuz eski zaleak euren estazioetara erakartzeko eta ingurugiroa eta esplotazio turistikoko guneak errespetatuz.

Eski zaletuentzat, hobekuntza nabarmena da erremonte berriei esker, elur artifizialek sistema hobeei eta baita taldeko edozein estaziotan kirol hau praktikatzea ahalbidetzen duten abonuei esker ere, hainbeste, 2010ean 620.000 eskiatzaile baino gehiago izan dituela bere estazioetan eta Teruelek bere historiako eskiatzaile kopururik handiena izan duela.

Aramónen "ekintza" ez da soilik negura mugatzen eskiaren praktikarekin, baizik eta udan mendiko beste kirol batzuk praktikatzea ahalbidetzen dela, mendi bizikletan jaitsiera, amildegi jaitsiera, raftinga, arrantza, etab...

Polemika ekologistekin

Aramón baltzuaren sorrerak, hasieratik talde ekologisten oposizioa izan du, bereziki Ecologistas en Acciónena eta unibertsitate munduko zenbait pertsonena, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Eduardo Martínez de Pisón geografoa edo Jerónimo López geologoa kasu. Kritikak, Aragoiko despopulazioa jasaten duten herrientzat eskia irtenbide ekonomiko bakar bezala sustatzean zentratzen dira, horrek, paisaiarekin eta ingurugiroarekin errespetutsuagoak eta atseginagoak diren beste turismo mota batzuei uko egitea dakarrelarik. Zehazki, Internet bidez hedatutako kanpainak egon dira Aramón Formigal estazioaren handitzean Espelunziecha izeneko parajeari eginiko kalteen aurka protestatzeko, aipaturiko irakasleek sinatutakoak, edo talde ekologista honek Aramónen erakusketen aurrean antolatutako protestak Madrilgo Feria Barrutian.

Aramón osatzen duten estazioak

Huescako probintzia

Teruelgo probintzia

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.