- Artikulu hau Egiptoko basamortuari buruzkoa da; Arabiar Penintsulakoa gaitzat duena beste hau da: «Arabiako basamortua»
Arabiar basamortua (arabieraz: الصحراء الشرقية) edo Egiptoko ekialdeko basamortua Saharako ekialdean dagoen eremua da, Nilo ibaiaren eta Itsaso Gorriaren artean eta ibaiaren deltaren eta hegoaldeko lehen ur-jauziaren artean dagoena. Egiptotik Eritreara (hegoaldean) zenbait herrialdetan zehar hedatzen da, baina Sudan eta Etiopiako zati batzuk ere hartzen ditu. Gutxi gorabehera 223.000 km²-ko hedadurarekin. Lurpeko ur-erreserba izugarria du.
Prezipitazioak urtean 25 milimetrotik beherakoak dira. Hezetasuna ez da % 19tik gorakoa. Tenperaturak eguneko 50 ℃-ra irits daitezke, eta gauean 0 ℃-ra jaitsi daitezke. Khamsinak tipikoak dira.[1]
Galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak