Julián de Zulueta (Anuntzeta, 1814ko urtarrilaren 9a - Habana, 1878ko maiatzaren 4a), Arabako I.go markesa, Casablancako I.go bizkondea, Isabel II.aren bazkidea esklabo trafikatzaile eta azukre-landen jabetzan, Habanako boluntarioen koronela, erregidorea, alkatea eta Kubako Erresumako senataria. Francisca de los Dolores Samá eta de la Motarekin ezkondu zen lehen aldiz, ezkontza honetako semeak jaso zuen titulua:
Salvador de Zulueta eta Samá (Habana, 1851ko uztailaren 4a - 1913ko otsailaren 21a), Arabako II. markesa, Casablancako II. bizkondea.Maria de las Angustias de Martos eta de Aizcúnekin ezkondu zen, Spínolako I. baronesa. Haren semeak jaso zuen titulua:
Narciso de Zulueta eta Martos (Madril, 1888ko martxoaren 6a - 1973ko otsailaren 11), Arabako III. markesa eta Casablancako III. bizkondea. María de la Concepción Narváez eta Ulloarekin ezkondu zen, ondorengorik gabe. Haren ilobak jaso zuen titulua:
José Fernández de Lascoiti eta Zulueta (Madril, 1902ko uztailaren 24a - Burgos, 1983ko ekainaren 14a), Arabako IV. markesa, Casablancako IV. bizkondea, Spínolako III. baroia, Andayako III. baroia eta Lascoitiko II. konde pontifizioa.[2] Ana Gonzalo eta Fanlorekin ezkondu zen, ondorengorik gabe. Bere anaiaren alabak jaso zuen titulua:
Fabiola Fernández de Lascoiti eta Franco (Madril, 1935eko maiatzaren 22a), Arabako V. markesa, Casablancako V. bizkondesa, Spínolako IV. baronesa eta Andayako IV. baronesa.[3] Tomás de la Vega eta Gómez-Aceborekin ezkondu zen (1928-2001).
Erreferentziak
↑Elenco de Grandezas y Títulos Nobiliarios Españoles. Instituto "Salazar y Castro", C.S.I.C.