Apolonia Alexandriakoa

Apolonia Alexandriakoa

Bizitza
JaiotzaAlexandria, II. mendea
HeriotzaAlexandria249ko otsailaren 9a ( urte)
Heriotza modua: sutan errea
Jarduerak
Santutegia
Otsailaren 9
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Santa Apolonia Alexandriakoa (Alexandria, Egipto, III. mendearen erdialdea) santu kristau eta martiria da. Kristauen altxamendu lokal batean parte hartu zuelarik atxilotu eta exekutatu zuten. Sutan erreta hil aurretik, torturatu egin zuten hortz guztiak bortizki aterata, eta, horregatik, odontologiako patroia da.

Martiritza

Oso grafikoki kontatu zuen martiritza Joakin Lizarragak bere Sanduen bizitzetan[1].

« ...eman ziote asko golpe, autxi matelak, eta atra ortzak eta aginak furioso: eta meatxatzen ziote fuerteki erreko zutela bizirik, ezpazue errenegatzen Jesu Kristo. Ortako in zute su andi bat, ta zeukate sanda alzinean. Egon ze guti bat pensatzen ta enkomendatzen Jangoikoai, eta beraren espirituas inspiraturik, (ori gabe ezpailitzake zillegi) aien eskuetaik eskapaturik bota ze bera sura, non konsumiturik gorputza, egatu ze arima gora, errezibitzera zeruan birjinidadearen ta martirioaren koronak »
Joakin Lizarraga, 1793.
Apoloniaren martiritzaren irudikapen bat.

Hortzetako minaren zaintzaile aringarritzat joa, Santa Apolonia dontzeila gazte baten gisara irudikatzen da ikonografian, batzuetan kurrikak eta hortzak erretilu batean dituela. Martiria denez, martirioaren erramua eskuan duela ere ager daiteke.

Erreferentziak

  1. «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).