Ilargian egin zituzten espazio ibilaldietan, Shephard eta Mitchellek ALSEP izeneko estazio zientifikoa instalatu zuten eta Ilargiko 43kg harri eta hauts bildu zituzten, MET ibilgailua erabilita. Gainera, Ilargiaren barrualdeko elementuak aztertzeko, Saturn suziriaren hirugarren fasea Ilargiarekin talka egin zuen eta 13 leherkari jarri ziren, aurreko Apolo misioetan ipinitako sondek eta sismometroek datu interesgarriak hartuko zituztelakoan. Ekintza horrekin, Ilargia konposatzen duten elementuak sakonean aztertu ziren, eta lehen existitzen ez ziren konposatuak lortu.
Bitxitasun moduan, bertan utzi zuten pakete txiki bat, Biblia mikrofilm eran barruan zuena. Halaber, ezaguna da Alan Shephardek egin zuena: golf makila batekin pilota bat jaurti. Ildo beretik, Stuart A. Roosak, bere ekipaje pertsonalean 450 hazi eraman zituen, Ilargitik bueltatzean horien hazkundea nolakoa izango zen ikusteko. Hazi horietatik sortu ziren zuhaitzak Moon Trees izenarekin ezagunak izan dira.
Misioa 1971kootsailaren 9an amaitu zen, ontziak 34 ilargi orbita baino gehiago egin ostean.