Apirileko Altxaldia (bulgarieraz: Априлско въстание, Aprilsko vǎstanie) Otomandar Inperioaren aurkako matxinada izan zen, 1876ko apiril eta maiatzean Bulgarian gertatua, otomandar armadak eta baxıbozukek bortizki zapaldu zutena. Errepresio horrek sumindura sortu zuen Europa eta Estatu Batuetan, eta intelektual ugarik salatu zuten bulgariar herriaren zapalkuntza. Bi urte geroago, Bulgariak burujabetza erdietsi zuen[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak