- Artikulu hau kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antton Aranburu».
Antton Aranburu Bengoetxea (Usurbil, Gipuzkoa, 1950eko urtarrilaren 22a) euskal kazetaria da, Euskadi Irratiko euskara zerbitzuburua izatetik erretiroa hartua. Irakasle eta bertsolaria ere izan da.
Irakaslea (1970-1977)
1970ean hasi eta zortzi urtez aritu zen irakasle Elgoibarko ikastolan,
Kazetaria (1977tik)
1977an, Deia egunkarian Martin Ugaldek osatutako euskal erredakzio-taldean kazetari. 1982an, Euskadi Irratia sortzeaz batera, bertako zuzendariorde izendatu eta albiste-emankizunei ekin zien. Hainbat tertulia eta elkarrizketatan parte hartu zuen irratiko "Lagunartean" eta "Bidelagun" saioetan, besteak beste.[1]
Bertsolaria
Bertsolari-bertsozale eta kantari izana zen 70eko hamarkadan. Bertsoak argitaratu ditu,[2] bertsolari txapelketatan gutxienez 12 aldiz parte hartu du epaile edo gai jartzaile, eta gutxienez 32 bertso saio grabatu ditu.[3]
Euskaltzain urgazlea (1996tik)
Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1996ko martxoaren 29an. Bertsolaritza (1978-1985) eta Herri Literatura (1985-) Batzordeetako kidea da.[4]
Argitalpenak
- Indalezio Bizkarrondo Bilintx (1831-1876) Eusko Jaurlaritza, 2010[5]
- Juan Mari Lekuona-ri omenaldia. (2009). Hainbat egileren artean sortutako liburu horretan Antton Aranburuk artikuluan Lekuonaren kanta argitaratugabe bat dokumentatu zuen: Arrats bakardadean. Inoiz lagunartean kantatu izan zuena. Pentsatzekoa da, 1960 aldera, Saturrarango seminario txikian zegoela Lekuonak egindako kanta dela. Haren ikasle izandako Antton Aranburuk jaso zuen liburu horretan, partitura eta guzti.[6]
- Uztapide : eskua bertsotan. Euskera : Euskaltzaindiaren lan eta agiriak, 54, 1, 2009, 241-243 or.
- Bertsolaritza gaur eta bihar. Jakin, 14-15, 1980 Apirila-Iraila, 38-49[7]
- Urdaibai (1996). Liburua osatzeko koordinatzailea izan zen Antton Aranburu.[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak