Antsietate-nahasmendu orokortua[1] portaerazko gaixotasun mental sarria eta iraunkorra da. Bere ezaugarri nagusia kezka handiegia, kontrolaezina eta, askotan, irrazionala izatea da, gertaera edo jarduera komunek ia egunero, gutxienez sei hilabetez, sortua.[2] Helduengan hurrengoetako hiru sintoma edo gehiago diagnostikatzen dute: etengabeko ezinegona, harrapatuta egotearen sentsazioa, nekea, kontzentratzeko zailtasuna, giharretako tentsioa, loaren nahasmenduak (loak hartzeko zailtasunak, loari eusteko zailtasunak edo lo asegaitza edo inkonstantea) eta suminkortasuna (beste baldintza mediko edo substantzia batzuek sintoma hauek eragiten ez dituztenean). Haurren kasuan, nahikoa da sintometako batekin. Nahasmenduak eragin handia du pertsonen bizitzako hainbat arlotan, hala nola eskolako, laneko eta gizarteko garapenean eta bizi-kalitatean.[3]