Antonina Cortés Llanos

Antonina Cortés Llanos
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonina Cortés Llanos
JaiotzaCangues d'Onís1823ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCangues d'Onís1906ko urtarrilaren 28a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Antonina Cortés Llanos (Cangues d'Onís, 1823ko urtarrilaren 17aibidem, 1906ko urtarrilaren 28a)[1] espainiar poeta eta filantropoa izan zen.

Bizitza

1823an jaio zen Cangues d'Onísko Corao auzoan, amaren aldeko aitona-amonen etxean[1]. Francisco Cortés Posada eta María Josefa Llanos Noriegaren alaba zen eta lau haurride zituen: María, Antonio, Bonifacio eta José[2]. Hezkuntza ona jaso zuen eta gaztetan hasi zen poesia lantzen[1]. Poeta izateaz gain, filantropoa ere izan zen[3]. 1899an Romancero de Covadonga liburua argitaratu zuen Gijónen, eta irabazitako dirua Covadongako basilikaren eraikuntzararko eman zuen[1]. Romancero de Covadonga da gaur arte iraun duen Cortés Llanosen liburu bakarra[1].

José María Pendásekin ezkondu zen eta Cangas de Onísen hil zen 1906an. Bere poema batzuk Cangas El Sella eta Asturias aldizkarietan agertu ziren egilearen heriotzaren ostean[1].

Erreferentziak

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) Suárez, Constantino “Españolito”. «Cortés Llanos de Pendas (Antonina)» Escritores y Artistas Asturianos (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).
  2. (Gaztelaniaz) Meneses Fernández-Baldor, Carmen. «Benito de Llanos y Noriega (1785-1867)» Sociedad Perriniana de Corao 2023-11-04 (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).
  3. (Gaztelaniaz) Instituto Antonio de Nebrija. (1948). Revista de dialectología y tradiciones populares. La sección, 55 or. ISBN 9784000212014. (Noiz kontsultatua: 2025-01-10).

Kanpo estekak