Antoine Laumet de La Mothe, Cadillaceko jauna (Saint-Nicolas-de-la-Grave, Frantzia, 1658ko martxoaren 5a - Castelsarrasin, Frantzia, 1730eko urriaren 16a) frantziar esploratzaile eta abenturazalea izan zen Frantzia Berrian. Akadiara iritsi zen 1683an eta alkoholen eta larruen merkataria izan zen. 1694an Saint Ignace, Michiganeko Buadeko Gotorlekuko komandantea izan zen. 1701ean Detroit hiria eratu zuen (Fort Porchartrain du Détroit) eta 1710era arte gobernatu zuen. 1710 eta 1716 bitartean Louisianako gobernadorea izan zen.