Antoine de Jussieu (Lyon, 1686ko uztailaren 6a - Paris, 1758ko apirilaren 22a) frantses botanikoa izan zen. Medikua zen, eta erregearen lorategiko zaindari nagusia izan zen. Botanikari buruzko lan bat idatzi zuen: Traité des vertus des plantes (1771, Landareen tasunei buruzko tratatua). Halaber, lan interesgarriak egin zituzten botanikaren alorrean Bernard eta Joseph bere anaiek.
Erreferentziak