Geografian, antipoda (grezierazkoanti, aurkakoa, eta pous, oina, hitzetatik) Lurreko leku baten diametralki kontrako tokia da, hau da, lehenengotik urrutien dagoen lurrazaleko beste toki bat. Bertan bizi den pertsona ere bada.
Bi puntu horiek elkartzen dituen lerro zuzenak, planetaren erdialdea zeharkatzen du, eta, bien arteko ibilbiderik laburrena, lurrazalean, 20.000 kilometrokoa izango da, lurreko zirkunferentzia erdi baten luzera.