Anna Pirozzi

Anna Pirozzi

Bizitza
JaiotzaNapoli1975eko otsailaren 8a (49 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaTurin Conservatory "Giuseppe Verdi" (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motasopranoa

annapirozzi.com
Facebook: annapirozzisoprano Twitter: APirozzisoprano Instagram: anna_pirozzi_soprano Youtube: UChbORfR0YKJoX7hTpGjKKaw Spotify: 5w0OfOGuep8zG8v3O3Ez24 iTunes: 1264828583 Musicbrainz: 4aa4934b-3025-4af7-bdf2-e7e04d84987f Discogs: 6458959 Deezer: 12912181 Edit the value on Wikidata

Anna Pirozzi (Napoli, 1975) italiar soprano dramatikoa da[1][2][3] Nahiz eta kasu batzuetan, bere ahotsa soprano lirikoarena bezala ere deskribatzen den.[4][5] Bere garaiko abeslarietako bat da.

Ibilbidea

Operan jardun aurretik, pop musikan aritzen zen Pirozzi, tabernetan, ezkontzetan eta bestelako espazioetan kantatuz. Aostako Haraneko Musika Institutuan hasi zen musika ikasten. Hogeita bost urterekin, opera abeslariek debuta egin ohi duten adin horretan, Turingo Giuseppe Verdi Kontserbatorioan sartu zen eta Silvana Moysorekin ikasi zuen.[6] Nahiz eta berandu zela pentsatu, opera ibilbideari ekitea erabaki zuen. Kontserbatorioko ikasketak amaitu zituenean, probintzietako antzokietatik bira egiten hasi zen, eta zailtasun handiak aurkitu zituen arte agenteek kontuan har zezaten.[7] Daniela Dessi, Mirella Freni, Luciana D’Intino, Rockwell Blake eta Sylvie Valayre-ren maisu-maistren eskolekin osatu zuen bere prestakuntza.[8]

2012ko ekainean, hogeita hamasei urte zituela, Gianandrea Nosedak zuzendutako Un baile de máscaras lanean Ameliaren rola antzeztea lortu zuen Regio antzokian (Turin).[9] 2016an, Bavariako Estatu Operan rol hori interpretatzeko aukera izan zuen, Zubin Mehtaren zuzendaritzapean, Anja Harteros ordezkatzeko deitu zutenean, eta 2020an, Errege Antzokian (Madril) egin zuen.[10]

Pirozzik nazioarteko orkestra zuzendariekin kolaboratzen du erregularki, hala nola, Riccardo Muti, Zubin Mehta, Nello Santi, Nicola Luisotti, Daniel Oren, Donato Renzetti, Gianandrea Noseda, Francesco Ivan Ciampa, Jordi Bernacèr, Renato Palumbo eta Marco Armiliatorekin.[11]

2022ko ekainaren 26an, Madrilgo Errege Antzokian, Turinen debuta egin zuenetik hamar urteko ibilbidea egin zuen, Nabuccoko entseguetan, zeinarekin bira bat hasi baitzuen Europako hiriburuetan zehar.[12]

2021eko abuztuan, Corriere della Serari egindako elkarrizketa batean, adierazi zuen body shaming-a (gorputzaren umiliazioa) existitzen dela operaren munduan, bereziki emakumeen artean, eta batez ere estilo abangoardistako ekoizpen batzuetan, emakume bat baztertu egin daitekeela bere pisuagatik. COVID-19aren pandemiak eragindako konfinamenduan irabazitako hamasei kiloak galtzeko gehiago ez sufritzea erabaki zuela onartu zuen Pirozzik, eta ez zuela pasta plater bat kentzeko asmorik, bere aldartea hobetzen duelako. Bere ibilbidea 30 urterekin hasi zuela ere aipatu zuen elkarrizketan, eta nola, adin batetik aurrera, paper batzuk abesteko emakumeak zaharregiak direla uste den.[13][14]

Irakasle ere aritzen da, eta maiz ematen ditu kantuko eskola magistralak.[15][16] Lau urtez jokatu zuen, emakumezkoen errugbi talde batean, Aostan, baina sudur-trenkada hautsi zitzaionean, entrenatzen jarraitu edo kantatzearen artean aukeratu behar izan zuen, eta kirola utzi zuen.[17][18]

Erreferentziak

  1. «Anna Pirozzi: «Cancelar una función debe de ser muy triste y frustrante»» Diario ABC 2020-09-27.
  2. «La aclamada soprano Anna Pirozzi empezará su gira en el Teatro Real de Madrid» SWI swissinfo.ch 2022-06-16.
  3. Staatsoper, Wiener. «Anna Pirozzi | Artists | Wiener Staatsoper» upstream.wiener-staatsoper.at.
  4. Porter, Marta. (2022-07-31). «El ‘Nabucco’ de Verdi, ópera en estado puro en Peralada» Ara en Castellano.
  5. «Macbeth en el Festival de Edimburgo Archives» Opera World 2017-08-28.
  6. «Anna Pirozzi | Liceu Opera Barcelona» liceubarcelona.cat.
  7. «La aclamada soprano Anna Pirozzi empezará su gira en el Teatro Real de Madrid» La Vanguardia 2022-06-16.
  8. «Anna Pirozzi» Teatro Colón.
  9. Teatro Regio di Torino: Un ballo in maschera 19 giugno – 1 luglio. .
  10. Martínez, Alejandro. «Anna Pirozzi, soprano: "El canto es una tarea en equipo"» Platea Magazine.
  11. Staatsoper, Wiener. «Anna Pirozzi» upstream.wiener-staatsoper.at.
  12. «Anna Pirozzi celebra en Madrid la su primera década de carrera» Beckmesser 2022-06-21.
  13. «Anna Pirozzi Denounces Body Shaming» OperaWire 2021-08-13.
  14. https://www.ilsussidiario.net/autori/anna-montesano. (2021-08-13). «Anna Pirozzi: "Body shaming nella lirica sempre più pesante"/ "Non voglio più subire"» IlSussidiario.net.
  15. Gaitán, Bernardo. (2021-05-12). «Anna Pirozzi: “Las primeras mujeres verdianas son más guerreras”» Pro Ópera AC.
  16. «Masterclass di Canto con Anna Pirozzi» Ottavanota.
  17. «Cantavo Mina, ora amo le guerriere di Verdi - Intervista ad Anna Pirozzi» Connessi all'Opera 2019-06-18.
  18. svizzera, RSI Radiotelevisione. «Anna Pirozzi» rsi.

Kanpo estekak