Anna Nxanian[1] (armenieraz: Աննա Նշանյան), jaiotzez Anna Isahaki Papazian, (armenieraz: Աննա Իսահակի Փափազյան; Kairo, 1931ko abenduaren 12a – Los Angeles, 2024ko uztailaren 24a) armeniar opera abeslaria (sopranoa) izan zen.
Bizitza
Anna Nxanian 1931n jaio zen Kairon. 1945ean debuta egin zuen Anux operan. Kairoko Galustian ikastetxe nazionalean ikasi zuen. 1952an Erevanera etorri zen lehen aldiz eta kontzertu bat egin zuen. 1959an, Sobietar Armeniako buruzagitzak gonbidatuta, Erevanera joan zen bizitzera eta Erevango Estatu Opera eta Ballet Antzokiko bakarlaria izan zen. 1963an Komitas kontserbatorioan graduatu zen[2].
Mundu osoko hainbat eszenatoki ospetsutan eman zituen kontzertuak. Wolfgang Amadeus Mozarten, Francesco Masiniren, Georges Bizeten, Giuseppe Verdiren eta Modest Musorgskiren lanak interpretatu zituen.
1980tik Ameriketako Estatu Batuetan bizi eta lan egin zuen, eta 2024an hil zen Los Angelesen[2].
Operak
- Hovhannes Tumanyanen Anux – Anux
- Saiat-Novaren Saiat-Nova – Anna printzesa
- Armen Tigranianen Davit Bek – Xuxan
- Tigran Txukhajianen Arxak II – Olimpia
- Giuseppe Verdiren La traviata – Violetta
- Giuseppe Verdiren Otelo – Desdemona[2]
Filmografia
Urtea
|
Izenburua
|
1964
|
Kaghakavarutian vnasner
|
Msio Zhake jev urixnere
|
1976
|
Jergum e Anna Nxaniane[3]
|
Sariak
- 1970: Armeniako Sobietar Errepublika Sozialistako ohorezko artista
- 1977: SESBren esker oneko ziurtagiria
- 2013: Armeniako Kultura Ministerioaren urrezko domina[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak