Anilingus (latinekoanus + lingus, "ipurtzuloa mihazkatzea") aho sexu eta uzki sexu ekintza bat da, non pertsona batek beste norbaitek uzkia estimulatzen duen bere ahoa erabilita. Estimulazio horretan ezpainak, mihia edo haginak erabili daitezke. Sexu anal-oral gisa ere sailkatzen da. Edozein sexu joerako pertsonek egin dezakete eta plazerra lortzeko zein umiliazio erotikoaren parte izan daiteke.