Angulemako katedrala

Angulemako katedrala
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Charente
BarrutiAngoulêmeko barrutia
Kantonamenducanton of Angoulême-Est
Frantziako udalerriAngulema
Koordenatuak45°38′56″N 0°09′06″E / 45.6489°N 0.1517°E / 45.6489; 0.1517
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1100 (egutegi gregorianoa)
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Angoulême (en) Itzuli
IzenaPetri
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00104203
Kontaktua
Helbideaplace de la Cathédrale

Angoulemako katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Pierre d'Angoulême) katedral katolikoa da, Angulemako apezpikuaren egoitza. Estilo erromanikoa da arkitekturan nahiz eskulturan.

Lehenengo katedrala IV. mendean eraiki zen, aurreko santutegi pagano baten lekuan. Eliza hori VI. mendean suntsitu zen, Klovisek hiria hartu zuenean Vouillé-ko guduaren ondoren (507). Beste katedral bat kontsakratu zuten 560an, baina bi mende geroago su hartu zuen, agian vikingoen ondorioz.

Hirugarren katedral bat 1017an kontsakratu zen. Baina XII. mendearen hasieran txikiegitzat jo zuten eta eraberritzeari ekin zioten. 1110ean hasi ziren lanak, eta 1128rako bukaturik zeuden. Katedralaren itxura hurrengo mendeetan aldatu zuten. Esaterako, dorreetako bat XVI. mendeko Erlijioen Gerretan suntsitu zuten. XIX. mendean dorre gaineko konoak erantsi zitzaizkion Paul Abadiek zuzendutako eraberritzean, baina Erdi Aroko fatxada bere horretan mantendu zuten nagusiki.

Fatxadan 70 eskultura baino gehiago daude, bi gairen inguruan antolatuak: jasokundea eta azken auzia. Horretaz gain, eguneroko bizitzaren eszenak ere ageri dira: ehiza edo laborantzako lan nekagarriak.

Barnealdean, nabeak hiru kupula ditu; transeptu luze batek gurutzatzen du, zeinak dorre bana baitu iparraldeko eta hegoaldeko muturretan. Trantseptua eta nabea gurutzatzen diren tokian kupula handiago bat dago egun, jatorrizkoa ordeztu duena 1568ko setioan suntsitu baitzuten.

Kanpo estekak