Errege hiria Siam Reap ibaiaren ondoan eraiki zen, 9 kilometro koadroko hedadurarekin, ia alboko 3 kilometroko forma karratu bat jarraituz, putzu batez eta 8 metroko altuerako harresi batez inguratuta. Errege jauregiaSuryavarman I.aren garaian eraiki zen, 150 urte lehenago. Elezaharraren arabera, erregeak gau bakoitzeko zati bat Eguzki erreginarekin igarotzen zuen eraikuntza hartako Jauregi Zerutiarrean.
Angkor Thomen erdian, Bayon dago, Jayavarman VII.a erregearen tenplua izan zena. Haren dorreengatik ezaguna da: Budaren aurpegia lau aldeetan du. Hormak erregearen eta herriaren eszenak erakusten dituzten erliebez estalita daude.