Angelu poliedro

Angelu poliedroa hiru zuzenerdi edo gehiago ez-planokidek erpina deituriko puntu batean jatorri bera dutenean sortutako planoek mugatzen duten espazio-zatia da. Zuzenerdi bakoitzak angelu poliedroaren ertz bat da, eta ondoz ondoko ertz horietako bik plano bat eratzen dute aurpegia deiturikoa. Ondoz ondoko bi aurpegik angelu diedro bat eratzen dute. Angelu poliedrorik bakunena angelu triedroa da, hiru aurpegiz osatutakoa.

Angelu poliedro osoa aurpegi bakoitzarekiko espazioerdi berean dagoenean, ganbila dela esaten da, eta ahurra kontrako kasuan.

Angelu poliedroen ezaugarria da aurpegien eta diedroen kopurua ertzen kopuru bera dela. Aurpegi bakoitza gainontzeko beste bi aurpegien batura baino txikiagoa da. Horrez gain, aurpegi guztietako angeluen batura, eta, horretaz, angelu poliedro berarena, 360° baino gutxiagoa da.

Kanpo estekak