Angélica Gorodischer —jaiotzako izen-deiturez, Angélica Arcal— (Buenos Aires, Argentina, 1928ko uztailaren 28a - Rosario, Argentina, 2022ko otsailaren 5a) idazlea izan zen, zientzia fikzioaren eta fantasiaren arloan aritua. Gaztelaniaz idatzi zuen.
Kalpa Imperial fantasiako liburuen bilduma da haren lan ezagunena. Lan horretan poetikoki kontatzen du irudimenezko mundu baten kronika, «inoiz izan den inperiorik zabalena» den mundu batena, autorearen hitzetan. Julio Cortázarren, Jorge Luis Borgesen nahiz Cristina Peri Rossiren gertuko prosa egin zuela esan izan da.
Gorodischerren lanetako batzuk Ursula K. Le Guinek itzuli zituen ingelesera.