André Jolivet

André Jolivet

Bizitza
JaiotzaParisko 18. barrutia1905eko abuztuaren 8a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 7. barrutia1974ko abenduaren 20a (69 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Edgar Varèse
Louis Feuillard (en) Itzuli
Paul Le Flem
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
KidetzaJeune France (en) Itzuli
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoaopera
sinfonia

IMDB: nm0427127 Spotify: 5RLjTTgn3q1gx0A514BRzx Musicbrainz: 3ca54380-0688-4f80-87e4-69a35051b348 Discogs: 698927 Allmusic: mn0001387501 Find a Grave: 8083229 Edit the value on Wikidata

André Jolivet (Paris, 1905eko abuztuaren 8a - ib., 1974ko abenduaren 20a) frantses musikagile eta orkestra-zuzendaria izan zen.

E. Varèserekin eta P. Le Flemekin ikasi zuen Parisen. Varèsek konposizioaz eta orkestragintzaz zituen kontzeptu ausartak erakutsi zizkion eta musika «magikoa»aren bidea ireki zion. Mistikotasun eta magia kutsua nabari zaio lehen lanetan (Cinq incantations, Cinq danses rituelles pour flaute, Cosmogonie, Mana). Schönberg, Berg eta, batez ere, Bartókek lagundu zioten. Daniel Lesur, O. Messiaen eta Y. Baudrierrekin batera Jeune France izeneko taldea sortu zuen, frantses musika modernoa suspertzeko helburua zuena. Bere musikagintzaren bigarren aldian gai esoterikoak baztertu eta 1940. urtetik aurrera, gerran ibili ondoren, jendearengana hurbildu nahi izan zuen, musika zuzenagoa eta sinpleagoa erabiliz (Complaintes du soldat eta Poèmes intimes). Hirugarren aldian, berriz, tinbre eta hizkera berri berezi bila hasi zen, aurreko bi aldietako joerak batuz (Épithalame, Uxor tua meza). 1943-1959. urte bitartean Comédie-Françaiseko musika zuzendaria izan zen eta Parisko kontserbatorioko irakaslea 1965-70. urte bitartean. 1972. urtean Musika Sari Nazionala irabazi zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Jolivet Aldatu lotura Wikidatan