Andries Wilhelmus Jacobus Pretorius (Graaff-Reinet, Cape, 1798ko azaroaren 27a - Potchefstroom, Transvaal, 1853ko uztailaren 23a) Hegoafrikako politikaria, boerren buruzagia izan zen.
Zuluen artean sarraski handi bat egin ondoren, Nataleko Errepublika aldarrikatu zuen (1838). Transvaaleko Errepublika sortu zuen; eta 1852. urtean onartu zen Transvaalen burujabetasuna. Haren omenez eraiki zen Pretoriako hiria.
Erreferentziak