Andreu Martín Farrero (Bartzelona, 1949ko maiatzaren 9a) idazle eta gidoigile kataluniarra da, nobela beltzean espezializatua.
Ibilbidea
Psikologia ikasketak burutu bazituen ere, letren mundura lerratu eta komikietako gidoiak idazten hasi zuen bere literatur ibilbidea. Nobela beltzen egile gisa da batik bat ezaguna, ondoko sariak eskuratu dituelarik:
- Círculo del Crimen saria (1980) Prótesis nobelarekin.
- Alfa saria (1986) El día menos pensado obrarekin.
- Hammett saria Barcelona Connection. obrarekin.
Bere obra ezagunenetakoa da Barcelona tràgica izenekoa (2009), 1909ko Bartzelonako aste tragikoan girotua.