Andrei Kivilev, (errusieraz: Андрей Михайлович Кивилёв), (Taldykorgan; 1973ko irailaren 20a - Saint-Etienne; 2003ko martxoaren 12a) Kazakhstandar txirrindularia izan zen, 1998 eta 2003 artean profesionala, lasterketa batean hil egin zen arte.
Bere kirol lorpenik garrantzitsuenen artean nabarmentzen da, 2001eko Frantziako Tourreko sailkapen orokorrean lortutako hirugarren postua, neurri batean etapa lau bateko ihesaldi luzeari esker.
2003ko martxoaren 12an hil zen, Paris-Nizako bigarren etapako lehian, eroriko baten ondorioz. Kivilev-ek, babes kaskoa ez zeukala, Burezurra eta bi saihets-hezurretako haustura izan zituen, eta koman erori zen. Hurrengo egunean, Saint-Étienneko ospitalean hil zen.
Istripu ikaragarri honen aurretik, txirrindulari profesionalek ez zuten kaskoa jantzi beharrik, kaskoa edo bandana jantzi beharrean, baina Andrei Kivilev-en heriotza tristearen ondoren, kaskoa derrigorrezkoa bihurtu zen Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren lasterketa guztietan, lehenik, goi-goian amaitzen ziren portuetan izan ezik eta ondoren etapa osoan.
Garaipen-zerrenda
1998
1999
2000
2001
2002
2003
Erreferentziak
Kanpo estekak