Jasokundeko Andre Mariaren eliza Nafarroa Behereko Bidarrai herriko eliza nagusia da. 1925etik Monumentu Historiko gisa sailkatuta dago. Jatorriz XII. mendekoa bada, XVII. eta XIX. mendeetan aldaketa handiak jaso zituen. Batez ere, 1625ean erabat zaharberritu zuten.
Deskribapena
Eliza herriko altueran dago kokatuta. Kokapen paregabea du hainbat mendiguneren magalean. Ondoan, interes handiko hilerria du non estela diskoideak ikus daitezke. Bere kanpai-horma gorri ikaragarriak izaera handia ematen dio eraikinari.[1]
Iruditegia
-
Eliza barrutik.
-
Estela bat hilerrian.
-
Sarrerako arkua.
-
Aldare nagusia.
Erreferentziak
Kanpo estekak