Andre Mariaren Erreginaren eliza (Soraluze)

Andre Mariaren Erreginaren eliza (Soraluze)
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaSoraluze
Koordenatuak43°10′27″N 2°24′45″W / 43.17421°N 2.41243°W / 43.17421; -2.41243
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
arkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0005139
3

Andre Mariaren Jasokundearen eliza[1] Soraluzen dagoen eliza nagusia da.

Historia

Elizaren aurreneko aipamena XIII. mendekoa bada ere gaur egungo eraikina XVI. mendearen erdialdekoa da. Oin lauki zuzena duen tenplua da. Jatorriz habearte bakarra zuen, baina gero beste bi erantsi zitzaizkion.[1]

Hainbat harginek hartu zuten parte eraikuntzan, bertakoak ziren Juan eta Andres de Mendiolak beste batzuen artean. 1632an Juan de Ansola Ibaiguren markinarrak kaperak dauden alboko bi habearteak eraiki zituen eta Juan de Aranzeta elgetarrak dorrea 1686an. 1715ean Angiozarko Antoniok koruari eusten dion arkuteria barrokoa eraiki zuen gaur egun duen egitura osatuz[2].

Erretaula neoklasikoa du, Ventura Rodriguezek diseinatua.

Eliz ataria

Elizaren elementu aipagarrienetako bat elizaren ataria da, 1666 urtean eraikia. Debako Antonio de Aziondok diseinatu eta Pedro de Aldazabalek egindakoa. 1980. hamarkadan berriztu zen. Bere egitura euskal arte herrikoiaren zurezko tailuen multzo ederrenetako bat da eta horregatik monumentu historiko-artistikorako kalifikazioa eta proposamena merezi izan du.[3]

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. a b «Santa Maria La Real Parroki Eliza» Ondarea (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
  2. Monumentuak — Soraluzeko Udala. (Noiz kontsultatua: 2017-09-07).
  3. Larrañaga Fernández de Arenzana, Ramiro. «El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze» Ondare-5, Cuaderno de Artes Plásticas y Monumentales, Eusko Ikaskuntza In: Euskonews & Media 5: 189-223..

Kanpo estekak