Andre Maria DoloretakoakristauekAndre Mariari ezarritako izenetako bat da. Amargurako Andre Maria, Pietateko Andre Maria, Angustietako Andre Maria edo Zazpi Doloretako Ama Birjina izenez ere ezagutzen da. Irailaren 15ean ospatzen dute; normalean, arropa beltza edo morea janzten dute.
LatinezMaria Virgo Perdolens edo Mater Dolorosa izenak ditu, eta Eliza KatolikoakMaria gurtzeko erabiltzen dituen adbokazio ugarietako bat da. Adbokazioak amaren oinaze-sentimendua nabarmentzen du, semearen sufrimenduaren aurrean, eta zenbait forma ikonografiko har ditzake, nagusiak izanik:
Mariaren zazpi nekeak, Jesukristoren bizitzako zazpi pasarte dira, ebanjelioek kontatzen dutenak, Maria sufriarazi zutenak, bere semearekin batera zihoana Erredentzioaren misioan.
Pietà delakoa, Mariak Kristoren gorputzari eusten diolarik.
Stabat Mater delakoa irudia, non Maria otoitzean ageri ohi den, ohikoan Jesus gurutziltzatuaren oinetan.
Mater Dolorosarekiko debozioa XI. mendearen amaieratik aurrera garatu zen. 1239an, Florentziako elizbarrutian, Mariaren Zerbitzarien Ordenak edo Mariaren Zerbitzari Fraideen Ordenak, bere espiritualtasuna Andre Mariari oso lotua baitzuen, Andre Maria Doloretakoaren jaia finkatu zuen irailaren 15ean.