André Zeller (Besançon, 1898ko urtarrilaren 1a - Paris, 1979ko irailaren 18a) frantziar jenerala izan zen.
Hamasei urterekin, Lehen Mundu Gerran parte hartzeko erroldatu zen, eta teniente graduarekin amaitu zuen. 1920an Sortaldeko Armadako kide izan zen eta Libanon turkiarren aurka borrokatu zen.
Bigarren Mundu Gerran Dunkerquen ontziratzea lortu zuen. 1940an Aljerrera iritsi zen eta Tunisiako eta Italiako kanpainetan esku hartu zuen.
Gerra amaitu ondoren, jeneral izendatu zuten. 1961eko apirilean Aljerreko putschean parte hartu zuen Raoul Salan, Maurice Challe eta Edmond Jouhaud jeneralekin. Putscharen porrotaren ondoren, espetxeratu egin zuten eta hamabost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 1966an askatu zuten eta 1968an amnistiatu zuten.
Lanak
- Les Hommes de la Commune, Éditions Perrin, 1969
- Dialogues avec un lieutenant, Plon, 1971
- Dialogues avec un colonel, Plon, 1972
- Dialogues avec un général, Presses de la Cité, 1974
- Soldats perdus, des armées de Napoléon aux garnisons de Louis XVIII, Éditions Perrin, 1977
- Journal d'un prisonnier, Tallandier, 2014
Bibliografia
- Le procès des Généraux Challe et Zeller - Texte intégral des débats, Nouvelles Éditions Latines, Paris, 1961