Joseba Andoni Gerrikaetxebarria Goirizelaia, edo Andoni Gerrikaetxebarria, (Uribarri, Bilbo 1934ko urtarrilaren 18a) euskal apaiza da.
Montañon jaio zen, 1934an Begoñako Uribarri auzoan. Oso txikia zelarik gerrako bonbardaketa batean ama hil zitzaionez haurtzaroko hamar urtez Fruizen bizi izan zen eta ondoren Bilbora itzuli zen, eta Eskolapioen ikastetxean ikasi zuen.[1][2]
Bilboko Goi Mailako Merkataritza Ikasketen Eskolan ikasi zuen, eta han lortu zuen Merkataritza-Irakasle titulua 1955ean. Ondoren, Derioko Apaiztegian hasi zituen eliz ikasketak, eta 1964an apaiztu zen. Apaiztegi horretan errektoreorde eta errektore (1966-1978) izan zen. Urte batzuk geroago, Bilboko IV. Lurraldeko Bikarioa (1985-1989) eta Bilboko Elizbarruti osoko Bikario Nagusia (1989-2006) karguak izan zituen.[3][1]
Bizkaiko elizbarrutian euskararen erabileraz arduratzen den batzordearen buru ere izan zen.[4]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak