Andoni Aizpuru Murua (Gabiria, Gipuzkoa, 1964ko uztailaren 11)[1] kazetaria eta telebista aurkezlea da. Irakasle ikasketak egin zituen, eta euskaltegiko irakasle aritu zen hainbat urtez, baina Euskal Irrati Telebistan lan egiteko proba batera aurkeztu eta eguraldiaren berri emateko aukeratu zuten. Hain zuzen ere eguraldi saioekin egin zen ospetsu, ukitu pedagogikoa ematen diolako eta oso euskara aberatsa eta adierazkorra darabilelako. Elorrion bizi da.
ETB 1 telebista katean Euskadi zuzenean saioa aurkeztu zuen Maddalen Iriarterekin batera. Ondoren, Bertatik Bertara telesaioa gidatu zuen zenbait urtetan zehar. Gainera, Barnetegia realitya aurkeztu zuen. Halaber, Bi Errepidean saioa aurkeztu zuen Urko Aristirekin batera. Horrelakoa da bizitza saioa ere gidatu zuen. Gaur egun eguraldiaren arduraduna da.
Sariak
Andoni Aizpuruk, kazetari eta telebista aurkezle gisa egindako ibilbide luzean, hainbat sari jaso ditu.
Bakarka
Telebista saioko taldearekin
Erreferentziak
Kanpo loturak
- Aizpea Amas: «Andoni Aizpuru: "Hemendik bi urtera 'Horrelakoa da bizitza'-k seilua izatea da gure helburua"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2007-12-02.
- Amagoia Iban: «Andoni Aizpurua: "Nire herritar irudiarekin identifikatzen naiz"», Argia, 1496. zenbakia, 1994-09-18.
- Jon Odriozola: «Andoni Aizpuru: "Negua eta elurra gustuko ditudanez, Finlandian biziko nintzateke"», Argia, 1439. zenbakia, 1993-06-13.
- «Andoni Aizpuru: "Mapa batekin iragarpenik luzeena bederatzi egunekoa da"», HABE, 2002-02-03.