Ana de Castro Osório Mangualden jaio zen, 1872koekainaren 18an. Aita João Baptista de Castro (1845-1920) zuen, bibliofilo, notario eta magistratu entzutetsua, Eucísian (Alfândega da Fé) jaioa, eta ama Mariana Adelaide Osório de Castro Cabral de Albuquerque Moor Quintins (1842-1917), ekintzailefeminista, São Jorge de Arroios-ekoa (Lisboa).[2] Bere amaren gurasoak José Osório de Castro Cabral de Albuquerque (1799-1857) teniente jenerala, Macauko gobernadorea, eta Ana Doroteia Moore Quintius, holandar nazionalitatekoa, ziren.[3] Ana de Castroren aitak, Coimbrakounibertsitatean ikasten ari zela, "Questões Jurídicas" (1868) liburua argitaratu zuen, eta 1911n Carolina Beatriz Ângelok hautesle-erroldako zerrendetan sartzeko egindako eskaera epaitu eta onartu zuen, eta horri esker, Ângelo Portugalen botoa eman zuen lehen emakumea izan zen.[4] Anak, alaba gazteena izanik, hiru neba izan zituen: Alberto Osório de Castro (1868-1946), epaile, masoi eta poeta;[5] João Osório de Castro (1869-1939), epaile eta idazlea,[6][7] eta Jerónimo Osório de Castro (1871-1935), komandante eta Gerra Handiko Borrokalarien Ligako presidentea.[8] Zenbait loba ospetsu ere izan zituen: Jerónimo Pereira Osório de Castro (1902-1957) ingeniari eta enpresaburu industriala; [9] Jerónimo de Melo Osório de Castro (1910-1976) albaitari, irakasle eta idazlea;[10] João Osório de Castro (1926-2007) antzerkigile eta idazlea, eta António Osório, Abokatuen Elkargoko presidente ohia eta poeta (1933-). [11]
Ibilbide profesionala eta literarioa
1895ean, Setúbalen bizi zela, kazetaritzan jarduteko interes handia adierazi zuen, eta bere lehen artikuluak eta kronikak argitaratzen hasi zen "Mala da Europa" aldizkarian. Tomás Ribeiro politikari, poeta eta idazle ultra-erromantiko portugaldarrak, Branca de Gonta Colaço poetaren eta etorkizuneko aktibismoan kide izango zuenaren aitak, publikoki goraipatu zituen bere lanak.
Urte batzuk geroago, XX. mendearen hasierako urteetan, errepublikanismoaren eta emakumeen eskubideen aldeko borrokan engaiaturik zegoela eta Portugalgo mugimendu feminista sustatzeko xedearekin, kolaborazioak egiten hasi zen zenbait aldizkaritan. Hasieran, Maria Olga de Moraes Sarmento da Silveira idazle eta hizlari portugaldarrak eta Manuel João da Silveirak, bere senarrak, sorturiko "A Sociedade Futura" aldizkarian idatzi zuen.[12] Ondoren, "Jornal dos Pequeninos " aldizkarian eta "A Mulher e a Criança" Portugalgo Emakumeen Liga Errepublikanoaren (LRMP) hilabetekarian;[13] eta handik gutxira, Setubalgo "O Radical" egunkarian, non, 1910etik1911ra, protagonismo handia izango zuen bere lanei esker. Setúbalgo Eskola Liberalaren sortzailea izan zen[14] eta baita egoitza bere etxean bertan, Lisboan, zuen Lusitânia Editora Limitadarena ere. Haren bitartez, Camilo Pessanha poeta sinbolistaren poesia eta obra sustatu eta zabaldu zituen.[15] Ana de Castrok, bere izenaz gain, hainbat ezizen erabili zituen bere lanak sinatzeko, haien artean, Ann Moore eta Ana Doroteia Moore, amaren aldeko amonaren omenez.[16]
Kazetaritza-lanez gain, Ana de Castro Osório bestelako lanak ere hasi zen idazten 1898tik aurrera, hala nola, lan didaktikoak, erromantzeak, eleberriak eta umeentzako ipuin eta antzezlanak. Azken horien artean, 18 liburukiko "Para as Crianças" (1897 – 1935) bilduma aipatu behar da, Portugalgohaur literaturaren sortzaile nagusien artean toki garrantzitsua eman baitzion.[17]
Ezkontza
Ana de Castro Osório,1898komartxoaren 10ean, 25 urte zituela, Francisco Paulino Gomes de Oliveirarekin (1864-1914) ezkondu zen Setúbalgo Nossa Senhora da Anunciada parroki elizan. Gomes de Oliveira, Paulino de Oliveira izenez ezaguna, poeta, publizista eta Portugalgo Alderdi Errepublikanoko kidea zen.[18] Urte batzuk lehenago, baina, Ana de Castrok Camilo Pessanha poetaren ezkontza-proposamenari gogor uko egin zion, bien arteko adiskidetasunak 1926an hil zen arte iraun bazuen ere.
Paulino de Oliveirarekin bi seme izan zituen: João de Castro Osório (1899-1970), poeta, antzerkigile, literatura-historialari eta saiakeragilea, eta José Osório de Castro (1900-1964), idazle, kazetari eta literatur kritikaria eta Isabel de Castro (1931-2005) aktorearen aita. [19]
Masoia
Mendearen hasieran, 1907an, Ana de Castro Grande Oriente Lusitanoko kide egin zen eta emakumeak besterik onartzen ez zuen Humanidade Logian integratu zen. Izen masoniko sinboliko gisa Leonor Fonseca Pimentel goitizena hartu zuen, "Napoliko portugaldarra" izenez ezagutzen zen XVIII. mendeko iraultzaile portugaldarraren omenez.[20]
Aktibismo errepublikanoa eta feminismoa
Europan giro politiko eta soziala gero eta ezegonkorragoa zen mende hasierako garai hartan, Ana de Osório Castro bere ahaleginak errepublikaren kausan eta gizonen eta emakumeen eskubideen berdintasunaren aldeko borrokan bideratzen hasi zen, ideal horiek, askotan, bere literatur lanetan islatu zirelarik. Horrela bada, De Osório Portugalgo ekintzaile feminista aitzindaririk ezagunenetako bat bihurtu zen.
1905ean, Lisboara bizitzera joan zenean, "Às Mulheres Portuguesas" [21] Portugalgo lehen manifestu feminista idatzi zuen, eta handik gutxira Grupo Português dos Estudos Feministas taldean sartu zen. 1908anAntónio José de Almeida politikari errepublikanoaren laguntzarekin, Liga Republicana das Mulheres Portuguesas (LRMP) erakunde eta elkarte politikoa sortu zuen garaiko Portugalgo zenbait emakume entzutesurekin batera, haien artean, Carolina Beatriz Ângelo eta Adelaide Cabete mediku eta sufragista, besteak beste. LRMP erakundeak Lisboako Rua dos Castelinhos 6. zenbakiko 2. solairuan izan zuen egoitza.
Garai oparo hartan, idazle eta aktibista portugaldarrak izaera politiko eta sozialeko hainbat lan eta artikulu argitaratu zituen. Idazkiotan, beste gai batzuen artean, emakumearen boto emateko, hezkuntza jasotzeko edo lan duina izateko eskubideari buruz idatzi zuen, eta baita abandonu edo alarguntza kasuetan emakumeen independentzia ekonomikoaren garrantziari buruz ere. Horrez gain, "A Bem da Pátria" izeneko esku-orriak idatzi eta banatu zituen dohainik. Haietan, hezkuntzaz eta higieneaz hainbat aholku eta orientabide azaltzen ziren ama gazteei zuzenduta.[22]
Portugalgo Lehen Errepublika garaian (1910-1926), Errepublika ezarri eta berehala, Ana de Castro Afonso Costa Justizia Ministroarekin elkarlanean aritu zen dibortzio legea prestatzen. De Castroren ustez, "dibortzio legea ez da beharrezkoa bananduta egonda euren patua eskrupulurik gabe jarraitzen dutenak bereizteko, baizik eta espetxeraturik daudenak askatzeko". Legearen onarpena, 1910eko azaroaren 3an, Portugalgo mugimendu feministen lorpen nagusietako bat izan zen.[23]
Hilabete batzuk geroago, Liga Republicana das Mulheres Portuguesas-en barne-gatazkak gertatu ziren emakumeei botoa ematea ahalbidetuko zien Hauteskunde Kodearen berritzea zela eta. Ana de Castro Osóriok aurkeztutako proposamenaren arabera, emakumeek hainbat baldintza bete beharko zituzten botoa eman ahal izateko: zergak ordaintzea, adinez nagusi izatea eta, goi mailako heziketa izanik, elite intelektualeko kide izatea. Horren ondorioz, baina, emakumezkoen populazioaren zati handi bat analfabetoa izateagatik bazterturik geldituko zen. Maria Veleda militantea eta haren alde egin zuen fakzioa proposamen horren kontra agertu zirenez, De Castrok dimisioa eman zuen presidente kargutik. Horren ostean, Propaganda Feminista Elkartea sortu zuen, Carolina Beatriz Ângelo, Joana de Almeida Nogueira eta Rita Dantas Machadorekin batera, besteak beste.[24]
Brasilgo urteak
1911n, Ana de Castrok Brasilera bidaiatu zuen bere senarra São Paulon kontsul izendatu zutenean. Han irakasle lanetan aritu zen eta hainbat liburu idatzi zituen, besteak beste, Brasilgo eta Portugalgo ikastetxeetan erabiliko ziren bi eskuliburu: "Lendo e Aprendiendo" eta "Lição de História". Hiru urte geroago, Paulino de Oliveira hil zen, 1914komartxoaren 13an, tuberkulosiak jota.
Alargun geratu ondoren, Ana de Castro Osório Portugalera itzuli zen bere bi seme-alabekin, João de Castro Osório (1899-1970) eta José Osório de Oliveira (1900-1964). Familia Lisboan finkatu zen, hain zuzen, Rua do Arco do Limoeiro kalean, 17 zenbakiko lehen solairuan.
Gerra garaiko benefizentzia eta emakumeen gerra esfortzua
Europako tentsioaz eta gertu zegoen gerra-giroaz jabetuta, 1914an, De Castrok Comissão Feminina Pela Pátria (Aberriaren Aldeko Emakumeen Batzordea) taldea sortu zuen, Ana Augusta de Castilho, Antónia Bermudes eta Maria Benedita Mouzinho de Albuquerque Pinhorekin batera. Batzorde hori izan zen Portugalen emakumeak gerra esfortzuan parte har zezaten mobilizatzeko asmoz antolatutako lehen erakundea. Batzordeak Sofia Quintino medikuaren ekimenez antolaturiko erizaintza ikastaroak izan ziren Portugalen mojek emandako edota mojentzat ematen ez ziren lehenak. Urte batzuk geroago, Portugalgo indar militarrak Lehen Mundu Gerran parte hartzen hasi zirenean, Elzira Dantas Machadok, Bernardino Machado Errepublikako Lehendakariaren emazteak, emakumeen batzordea birmoldatu zuen eta Cruzada das Mulheres Portuguesas (CMP) ongintza-mugimendua sortu zuen, mobilizatutako soldaduei eta haien familiei laguntza emateko helburuarekin.[25]
Funtzio publikoa
1916ko ekainean, António Maria da Silvak, Lan eta Gizarte Ongizate ministroak, eskatuta, Emakumeen Lan Teknikoen azpiikuskari kargua hartu zuen. Bere jardunean hainbat kritika eta salaketa jasan zituen, batez ere Adelaide Abrantes kazetariak, "A Voz" egunkarian, eginak. Abrantesek karguaren baliagarritasuna zalantzan jartzen zuen, bere ustez ministroak bere "alaba pontekoei" egin ohi zizkien mesedeetako bat besterik ez zelako. Kazetariak arpegiratzen zien ugazaben alde egitea eta benetan ez aplikatzea gobernuaren lan-arloko lege berriak, hala nola, jostunen arratsaldeak ezabatzeari zegokiona.
Azken urteak
Hurrengo urteetan, Ana de Castro Osóriok idazten jarraitu zuen, eta bai Portugalen, bai Brasilen idazle gisa lortutako ezagutza sendotu zuen. 1922an, herrialde horretara itzuli zen, Rio de Janeiron, São Paulon, Paranán eta Rio Grande do Sulen hitzaldi sorta bat emateko. Jardunaldi horien ostean, "A Grande Aliança" (1924) idatzi zuen[26] eta O Corymbo egunkari feministaren kolaboratzaile egin zen. [27]
Portugalgo Lehen Errepublikaren amaieran, bere herriaren egoera politikoaz etsia hartuta, esku-hartze publikoa murriztu zuen. Handik aurrera, Cruzada das Mulheres Portuguesas elkarteko jardunean eta bere idazle lanean baino ez zuen bere gogoa jarriko.
Heriotza
Ana de Castro Osório 1935ekomartxoaren 23an hil zen, 62 urte zituela. Zalantzak daude heriotza gertatu zen lekuari buruz, toki bi aipatzen baitira garaiko zenbait aldizkaritan: Lisboa eta Setúbal. Geroago ikerketek agerian utzi zuten Lisboako Sé parrokiako Rua Augusto Rosan, 17. zenbakian hil zela eta heriotzaren kausa nefritis kronikoa izan zela.
Lisboako Cemitério do Alto de São João hilerrian dago lurperaturik, 4814 zenbakiko familiaren hilobian. Haren hileta-elizkizunean arlo ezberdinetako pertsonaiek parte hartu zuten, besteak beste, Regina Quintanilhak, Fernanda de Castrok, Maria Veledak, João de Barrosek, António Sérgiok, Aquilino Ribeirok, José Rodrigues Miguéisek eta Hernâni Cidadek.[28]
Literatura-lanak
Bere literatur-obra erraldoiak berrogeita hamar titulu baino gehiago biltzen ditu eta saiakera, eleberria eta narrazio laburrak hartzen ditu barne. Hauek dira lan aipagarri batzuk: "Em Tempo de Guerra" (1918), "A Verdadeira Mãe" (1925), "Viagens Aventuosas de Felicio e Felizarda" (1923), "A Grande Aliança" (1924), "Mundo Novo" (1927), "A Capela das Rosas" (1931), "O Príncipe das Maçãs de Oiro" (1935) eta "Histórias Maravilhosas da Tradição Popular Portuguesa" (2 liburuki, 1952an bakarrik bildua); halaber, kolaboratu zuen hainbat aldizkari garrantzitsu ere aipatu behar dira, hala nola: "A Ave azul"[29] (1899-1900), "Branco e Negro"[30] (1896-1898), "Brasil-Portugal"[31] (1899). - 1914), "A Leitura"[32] (1894-1896), "Serões"[33] (1901-1911), "A Farça "[34] (1909-1910) eta "Terra Portuguesa"[35] ( 1916) -1927).
Lan horiez gain, eta Portugalgo haur literaturaren sortzaile titulua merezi izateaz gain, kontuan hartzekoa da herrialdeko ahozko tradizioko ipuin bilduma zabal eta trinkoa osatu eta Grimm anaien eta haur literaturako beste egile atzerritar askoren hainbat ipuinen itzulpen eta argitalpenak egin izana.
Azkenik, Ana de Castro Osóriori zor zaio Camilo Pessanha- ren liburu bakarraren — "Clepsydra"— konpilatzea, edizioa egitea eta 1920an argitaratzea, berak sortu zuen Lusitânia argitaletxean.
Sari eta omenaldiak
1919ko maiatzaren 17an Sant'Iago da Espadako Orden Militarreko Ofizial izendatua izan zen, eta 1931ko urriaren 5ean, Nekazaritza eta Industria Merezimenduko Orden Zibileko Komendadore izan zen. [36]
1976an, Lisboako Udalak idazlea omendu zuen bere izena emanez Quinta dos Condes de Carnide eremuko kale bati, Carniden. [37] Kale horretaz gain, Amadora, Amora, Mangualde, Sintra eta Cascais udalerrietako beste kale batzuei ere eman diete bere izena.
Belemgo Liburutegian ( Lisboa ), 'Ana de Castro Osório' bilduma dago, mugimendu feministetan eta genero gaietan espezializatua.[38]
Mangualde udalerrian, 2. eta 3. mailako 'Ana de Castro Osório' Oinarrizko Eskola sortu zen.
A Grande Aliança: A Minha Propaganda no Brasil.Lisboa: Ed. Lusitania, 1922 . Brasilen emandako hitzaldiak, Rio de Janeiro, Rio Grande do Sul, Pelotas, Porto Alegre, Anta Maria, Curitiba eta São Paulon.
↑(Portugesez) De Castro Osorio, Ana «Às Mulheres Portuguesas»Bibliotrónica Portuguesa. Andreia Nevesen eta Filipa Catarinoren 2016ko berredizioa.
↑(Portugesez)Pessanha, Camilo. (1984). De Moeda, Maria José ed. Cartas a Alberto Osório de Castro, João Baptista de Castro e Ana de Castro Osório. Imprensa Nacional-Casa da Moeda.
↑(Portugesez)Soares, Carmen. (2019-05-07). Humanitas 73. Imprensa da Universidade de Coimbra / Coimbra University Press (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
↑Bonilha, Caroline Leal. Corymbo: memória e representação feminina através das páginas de um periódico literário entre 1930 e 1944 no Rio Grande do Sul. Mestrado. UFPEL, 2010
↑(Portugesez)Neto, João Simões Lopes; Rio, João do; Sousa, Inglês de; Azevedo, Artur de; Amaral, Amadeu; Machado, Alcântara; Pessoa, Fernando; Almeida, Fialho de et al.. (2020-01-13). O Grande Livro dos Melhores Contos: Volume 2. Tacet Books ISBN978-85-7777-688-7. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
R4 Vektor R4 Jenis Senapan serbu Negara asal Afrika Selatan Sejarah pemakaian Masa penggunaan 1982–sekarang[1][2] Pada perang South African Border War, Haitian Civil War Sejarah produksi Perancang Yisrael Galili dari Israel Military Industries[2][Notes 1] Tahun Akhir 1960an sampai awal 1970an[2] Produsen Lyttleton Engineering Works, sekarang Denel Land Systems Varian R5, R6, LM4, LM5, LM6 Spesifikasi Berat R4: 43 kg (94,80 po...
Volumi dell'Encyclopædia Britannica L'Enciclopedia Britannica (nome originale, in latino, Encyclopædia Britannica) è una delle principali enciclopedie in lingua inglese; la sua prima edizione è datata al 1768-71 a Edimburgo, in Scozia, come Encyclopædia Britannica, or, A dictionary of Arts and Sciences, Compiled upon a New Plan. Nonostante il nome, la sua casa editrice, la Encyclopædia Britannica Inc., risiede dal 1901 a Chicago, nel nord degli Stati Uniti. Indice 1 Descrizione ...
Shea WhighamLahirFranklin Shea Whigham, Jr.5 Januari 1969 (umur 55)Tallahassee, Florida, A.S.PekerjaanAktorTahun aktif1997–sekarang Franklin Shea Whigham, Jr. (lahir 5 Januari 1969), lebih dikenal dengan nama Shea Whigham, adalah aktor Amerika Serikat yang terkenal karena perannya sebagai Elias Eli Thompson di seri drama HBO, Boardwalk Empire. Kehidupan awal Whigham lahir di Tallahassee, Florida, dari pasangan Frank dan pustakawan sekolah Beth. Mereka pindah ke Lake Mary saat Whi...
ac. بدأ في 1997 نوع نطاق المستوى الأعلى الحالة نشط التسجيل مركز معلومات الشبكة لجزيرة أسينشين (التي تديرها مكتب شبكة الحاسوب) البلد المملكة المتحدة الراعي السلكي واللاسلكي الاستخدام المفترض لدى أي كيان/جهة متصل(ة) بجزيرة أسينشين الاستخدام الفعلي استخدام مختلف، خاصتا للعل...
Serikat Pekerja Kereta ApiLogo SPKA.SingkatanSPKATanggal pendirian14 September 1921TujuanSosialKantor pusatBandung, IndonesiaLokasiJalan Perintis Kemerdekaan No. 1 Bandung, 40117, IndonesiaWilayah layanan IndonesiaKetua Umum periode 2019-sekarangEdy SuryantoSitus webHalaman Wordpress SPKA Pusat Serikat Pekerja Kereta Api (disingkat SPKA) adalah sebuah organisasi Perusahaan di Indonesia. Organisasi ini merupakan wadah perjuangan para karyawan PT Kereta Api Indonesia (Persero) Sejarah dan...
This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: List of Tour de France secondary classification winners – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May...
Baby When the Light Single de David GuettaCozi Costiextrait de l'album Pop Life Face A 1. Baby When the Light (Album Version) — 3:27 Face B 2. Baby When the Light (David Guetta & Fred Rister Radio Edit) — 3:24 Sortie 10 novembre 2007 Enregistré 2007 Durée 3′21″ Genre Musique électroniqueHouse vocalDance Format CD SingleTéléchargementVinyle Auteur David GuettaCathy DenisCozi Costi Producteur David GuettaJoachim GarraudSteve AngelloCathy Denis Label EMI France Classement ...
Wild YouthWild Youth sur la scène du concours Eurovision de la chanson 2023.BiographiePériode d'activité depuis 2016Autres informationsGenres artistiques Pop, rock, RnB contemporain, pop rock, rock indépendantmodifier - modifier le code - modifier Wikidata Wild Youth est un groupe musical irlandais, formé en 2016 à Dublin. Il est composé de David Whelan, Conor O'Donohoe, Ed Porter et Callum McAdam. Ils représentent l'Irlande au Concours Eurovision de la chanson 2023, à Liverpool au...
Virginio Bertinelli Ministro per la riforma della pubblica amministrazioneDurata mandato23 febbraio 1966 –24 giugno 1968 Capo del governoAldo Moro PredecessoreLuigi Preti SuccessoreTiziano Tessitori Ministro del lavoro e della previdenza socialeDurata mandato21 febbraio 1962 –21 giugno 1963 Capo del governoAmintore Fanfani PredecessoreFiorentino Sullo SuccessoreUmberto Delle Fave Sottosegretario di Stato al Ministero dei trasportiDurata mandato3 luglio 195...
Defunct American manufacturer Goodrich CorporationCompany typePublicTraded asNYSE: GRIndustryAerospaceFounded1870; 154 years ago (1870) (as B.F. Goodrich Company)Akron, Ohio U.S.DefunctJuly 26, 2012; 11 years ago (2012-07-26)FateAcquired by United Technologies Corporation Tire division sold to MichelinHeadquartersCharlotte, North Carolina, U.S.Key peopleMarshall Larsen (Chairman & CEO)ProductsActuation systemsAerostructuresAircraft wheels and brake...
صوفيا سميث معلومات شخصية الميلاد 18 نوفمبر 1978 (العمر 45 سنة)هيوستن مركز اللعب وسط الجنسية اليونان المدرسة الأم جامعة كورنيل المسيرة الاحترافية1 سنوات فريق م. (هـ.) 2004 Houston Stars [الإنجليزية] المنتخب الوطني 2004 منتخب اليونان لكرة القدم للسيدات 31 (?) (0) المواقع مُعرِّ�...
English author and politician (born 1940) For other people named Jeffrey Archer, see Geoffrey Archer (disambiguation). The Right HonourableThe Lord Archer of Weston-super-MareArcher in 2012Member of the House of LordsLord TemporalIncumbentAssumed office 27 July 1992Life peerageMember of Parliamentfor Louth (Lincolnshire)In office4 December 1969 – 20 September 1974Preceded byCyril OsborneSucceeded byMichael Brotherton Personal detailsBornJeffrey Howard Archer15 April 1940 (...
« Soldat » redirige ici. Pour les autres significations, voir Soldat (homonymie). Militaires de l'ex-Nationale Volksarmee en RDA. Un militaire est un membre des forces armées, c'est-à-dire d'une institution de défense des intérêts stratégiques d'un État. Le terme militaire fait référence aux membres, institutions, installations, équipements, véhicules et tout ce qui fait partie d'une organisation autorisée à recourir à la force, y compris généralement l'utilisatio...
Lempira Departamento Localización del departamento de LempiraCoordenadas 14°35′20″N 88°34′53″O / 14.588955555556, -88.581355555556Capital Gracias • Población 57 182 habitantesEntidad Departamento • País HondurasGobernador José Enamorado(2022-2026)Subdivisiones 28 municipiosEventos históricos • Fundación 1825Superficie Puesto 11.º de 18 • Total 4,228 km²Clima Tropical seco AwTemplado subhúmedo CwbPoblación (...
Eighth planet from the Sun This article is about the planet. For the Roman god, see Neptune (mythology). For other uses, see Neptune (disambiguation). NeptuneNeptune in true colour[a] as captured by Voyager 2. Like Uranus, Neptune has a muted appearance; several storms can still be seen, such as Great Dark Spot GDS-89[b] at the centerDiscovery[1]Discovered by Johann Galle Urbain Le Verrier John Couch Adams Discovery date23 September 1846DesignationsPronunciat...
Issi'ak Assur Ashur-bel-nisheshuIssi'ak AssurKing of AssurReignc. 1417–1409 BC[1]PredecessorAshur-nirari IISuccessorAshur-rim-nisheshuIssueAshur-rim-nisheshu, Eriba-Adad IFatherAshur-nirari II Aššūr-bēl-nīšēšu, (Middle Assyrian Akkadian: 𒁹𒀭𒀸𒋩𒂗𒌦𒈨𒌍𒋙, romanized: ᵐᵈaš-šur-EN-UN.MEŠ-šú,[i 1][i 2][i 3]) and meaning “(the god) Aššur (is) lord of his people,”[2] was the ruler of Assyria c. 1417–1409 BC ...
Division of Chrysler Jeep-EagleCompany typeDivisionIndustryAutomotivePredecessorAmerican MotorsFounded1987Defunct1997; 27 years ago (1997)HeadquartersDetroit, U.S.Key peopleJoseph E. CappyProductsAutomobilesBrandsJeepEagleParentChrysler Jeep-Eagle was the name of the automobile sales division created by the Chrysler Corporation after the US$2 billion takeover of American Motors Corporation (AMC) in 1987. The division marketed a variety of vehicles until 1997. The division fo...
For other uses, see Pothole (disambiguation). 16th episode of the 8th season of Seinfeld The PotholeSeinfeld episodeEpisode no.Season 8Episode 16Directed byAndy AckermanWritten bySteve O'Donnell & Dan O'KeefeProduction code816Original air dateFebruary 20, 1997 (1997-02-20)Guest appearances Wayne Knight as Newman Kristin Davis as Jenna Jack McGee as Ralph George Cheung as Owner Seraiah Coral as Mrs. Allister Radmar Agana Jao as Delivery Guy Walter Addison as Man Episode...
Recopa Africana El trofeo está en poder del ES Sahel desde 2003.Datos generalesDeporte FútbolSede Asociados a la CAFConfederación CAFContinente ÁfricaNombre oficial African Cup Winners'CupOrganizador CAFDatos históricosFundación 1975Primera temporada 1975Primer campeón Tonnerre Yaoundé (1975)Desaparición 2003Última temporada 2003Datos estadísticosÚltimo campeón Étoile du SahelÚltimo subcampeón Stella Club d'AdjaméMás campeonatos Al-Ahly (4)Datos de competenciaClasificación ...