Ana María Pascual-Leone (Valentzia, 1930eko abuztuaren 24a) farmazialaria da, Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko osoko akademikoa.
Biografia
Farmaziako ikasketak Bartzelonako Unibertsitatean egin zituen, eta 1953an lizentziatu zen aparteko sariarekin. Doktoretza egin zuen Madrilgo Unibertsitatean 1956an
1970etik Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko kide izan zen.
1994an, bere lantaldearekin batera, Reina Sofia Sari Nazionala jaso zuen, urritasunen prebentzioaren inguruan egindako ikerketengatik.[1]
Ikerketa lerroak
Bere lan ildoetako bat haurdunaldiko desoreka hormonalak eta malnutrizioa aztertzea izan da. Baita karbohidratoen metabolismoaren erregulazioa, axis tiroideoaren erregulazioan eta intsulinaren jariaketan ere.[2] Beste ikerketa-arlo batzuk mantenugaiak eta horiek faktore endokrinoekin duten lotura dira.
Lanak
- Control neuroendocrino del balance energético: el adipocito secretor[3]
- 2005: Mecanismos moleculares y neuroendocrinos del balance energético: Patologías[4]
- 2012: Retroceso en el tiempo: la investigación biomédica en España[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak