Ana Maria Brunswich-Lüneburgekoa edo Ana Maria Brunswick-Göttingen-Calenbergekoa (Hann. Münden, 1532ko apirilaren 23 – Gurievsk, 1568ko martxoaren 20a) Brunswick-Lüneburgeko dukesa izan zen jaiotzez eta Prusiako dukesa ezkontzaz.
Erik I.a Brunswick-Calenbergekoaren eta Elixabete Brandenburgekoaren alaba izan zen. 1550an Alberto I.a Brandenburgo-Ansbachekoarekin ezkondu zen, 1525an Prusiako lehen duke izendatu zutena. Bere bigarren emaztea izan zen. Alberto izurri bubonikoaren ondorioz hil zen 1568ko martxoaren 20an Tapiau gazteluan. Ana Maria 16 ordu beranduago hil zen, arrazoi berdina dela eta.
Alaba bat, Elixabete, eta seme bat, Alberto Frederiko Prusiakoa, izan zituzten.