Ana María Agud Aparicio (Donostia) gipuzkoar hizkuntzalaria da. Manuel Agud Querol euskal hizkuntzalariaren alaba da.
Biografia
Salamancako Unibertsitatean filologia klasikoa ikasi zuen. Doktoretza, berriz, Tübingengo Unibertsitatean lortu zuen Eugen Coșeriuk zuzenduta.[1]
Indoirandar hizkuntzetan aditua, Salamancan irakaslea da indoeuropar hizkuntzalaritzan.[2] Coşeriu eta bere aitaz gain, Koldo Mitxelena du maisu. Gainera, gotikozko manuala (Pilar Fernández Álvarezekin batera) eta Rafael de Agapito senarrarekin batera alemanetik ekarritako itzulpenak egin ditu.
Erreferentziak