Amina Azimi emakume desgaituen eskubideen aldeko ekintzaile afganistandarra da.
Bizitza
Amina Azimi Afganistanen jaio zen 1980ko hamarkadan. 11 urte zituela, eskuineko hanka galdu zuen, Afganistango Gerra Zibilean suziri batek bultzatutako granada batek jo zuelako[1]. Afganistan munduko pertsona desgaituen ehuneko handienetakoa duen herrialde bat da[2][3], baina Azimik eskolara itzultzeko arazoak izan zituen eta, ondoren, diskriminazioa jasan zuen enplegua bilatzean bere desgaitasunagatik[4].
Afganistango emakume desgaituen eskubideen aldeko ekintzaile bihurtu zen[2]. 2007an Desgaitasuna duten Emakumeen Aldeko Batzordea sortu zuen, eta 2011n Empowering Women with Disabilities erakundea[3]. 2012an N-Peace saria irabazi zuen[5].
Azimik lehergaien biktimen aurkako diskriminazioa ezabatzearen alde egin du Qahir-e-Qahraman izeneko irratsaioko aurkezle eta kazetari gisa. Garapenerako Nazio Batuen Programaren parte den Desgaitasunari buruzko Ekintzarako Programa Nazionalak lagundu zion lehenik, eta gero Afganistango Nazio Batuen Lehergaien Aurkako Zentroak eta Internewsek[4]. Gaur egun Afganistango Lehergaien Biktimen Erakundean lan egiten du[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak