Ametsa (frantsesez: Rêve) 1888. urtean Jean-Baptiste Édouard Detaille egindako margolana da. Gaur egun, Louvre-Lens Museoa-n dago, Parisko Orsay Museoak maileguan utzita. [1]
Deskribapena eta gaia
Ametsa, militar margoa da, Édouard Detaille-ren espezialitateetako bat. Frantziako soldadu talde bat kanpamendu batean lotan adierazten du pinturak. Zehazki, soldadugaiak dira Frantziako Hirugarren Errepublika garaian udako maniobrak egiten, ziurrenik, Txanpaina-n. Euren aurrekoen loriarekin eta 1870. urteko franco-prusiar gerra-ren mendekua lortzearekin amets egiten dute.
Mota honetako pintura garaiko boulangista giroaren barnean kokatzen da, Frantzia garailearen eta batuaren oroimina adierazten du, eta Napoleonen kondairaren oinarrietako bat azaleratzen du, zeren Frantzia mitiko baten gogora ekarri nahi duten irudi edo elementu guztiak biltzen ditu. Egileak honela, "jarrera politiko zuzena" erakusten du, Georges Boulanger-ekiko bere babesa eta armadarekiko ospakizuna adieraziaz.
Erosketa, erakusketa eta mantentzea
Frantziako gobernuak 1888-an erosi zuen,[2] Musée d ' orsay,[1] gorde zen eta lehenengo Luxenburgo museoa-ren bildumaren parte izan zen 1889-1926 bitartean, ondoren Armadaren museoa-ren parte (1926-1986) eta azkenik Louvre museoa iritsi zen 1986an.[2]
Pintura Parisko Artista frantsesen Aretoan izan zen ikusgai 1888an, egilea bertan medallista izan baitzen, Parisko Erakusketa Unibertsalan eta 1915eko San Franciscoko Erakusketa Unibertsalan ere. Margolana, hainbat komunikabideetan erreproduzitu zen Lehen Mundu Gerra eta gero[3], Louvre-Lens museoa-n dago egun ikusgai.
Erreferentziak
Kanpo estekak