Amarcord (euskaraz: «Gogoratu») 1973ko Federico Fellini italiar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Pupella Maggio, Armando Brancia, Magali Nöel, Ciccio Ingrassia, Nando Orfei, Luigi Rossi, Bruno Zanin eta Gianfilippo Carcano. Nino Rota eta Carlo Rota konposatzaileen musika banda du.
1974ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Filmean 1930eko hamarkadako Italia faxista garaian Borgo izeneko herrian bizi diren hainbat pertsonaien bizimodua agertzen da, tartean nerabe talde bat. Borgo herria, berez, Federico Felliniren Rimini hirian oinarritzen da.
Hasieran itxuraz usadiozko italiar filma dirudien arren, ironia, fartsa eta esperpentuz betea dago.
Filmaren izenburua Emilia-Romagna eskualdeko emiliano-romagnolo hizkeraren a m'arcòrd ("gogoratzen dut") esaldiaren laburdura da, Rimini kokatzen den eskualdeko hizkera, hain zuzen.
Aktoreak
Kanpo estekak