Amany Al-Ali (Idlib, 1984) siriar karikaturagile sozial eta politikoa da.
Ibilbidea
2016an hasi zen Siriari buruzko eta bertako emakumeei buruzko karikatura politikoak argitaratzen egunkari desberdinetan, Sirian zein nazioartean.[1] Erakusketa desberdinetan parte hartu du, besteak beste Frantzian, Italian, Erresuma Batuan eta Herbehereetan.[1][2][3]
Aintzatespena
Alaa Amer eta Alisar Hasanek zuzendutako Amany, Behind the Lines (2023) dokumentalaren protagonista da (gaztelaniaz, Siria: la ilustradora Amany Al-Ali), Draw For Change (Marrazketa eraldatzailea) seriearen parte dena.[4][1][5][6] Rachita Taneja (India), Doaa el Adlh (Egipto), Victoria Lomasko (Errusia) eta Mar Maremoto (Mexiko) dira seriearen beste lau protagonista.
Erreferentziak
Kanpo estekak