Alvarez Claro estadioa UD Melillako estadioa da, Melilla hirian dagoena.
Historia
1945eko irailaren 29an, Rafael Álvarez Claro hiriko alkateak, Gorte Nagusietako prokuradoreak, 1947-48 denboraldian klubeko presidenteak eta, geroago, ohorezko presidenteak inauguratu zuen, zeinarekin taldea Bigarren Mailara igo zen 1949-50 denboraldian.[1]
Deskribapena
10.000 ikuslerentzako lekua du. 106 m x 65 m-ko neurriak ditu.[2]
Estadiotik igaro diren talde garrantzitsuak
- Atletico Madril: Estadioa 1945ean bisitatu zuen, inaugurazioa zela eta, UD Melillaren aurkako partida izan zen.
- Athletic Club: Athleticek Melilla hiria bisitatu zuen 1999. urtean, UD Melillaren aurka Errege Kopan jokatzeko. Joanekoa 2-2 geratu zen eta itzulikoa 3-2 San Mamesen.
- 21 urtez azpiko Espainiako Futbol Selekzioa: Luis Millak entrenatutako 21 urtez azpiko selekzioak Estadiora bisita egin zuen 2011ko azaroaren 10ean, Estoniako 21 urtez azpiko Futbol Selekzioaren aurka. Partida 6-0eko golarekin bukatu zen (Rodrigo, Isco, Vazquez eta Sarabia). David de Gea, Thiago Alcantara, Isco, Pablo Sarabia, Iker Muniain... jokalari garrantzitsuekin iritsi zen Selekzioa Melillara.
- Levante UD: Estadioa bisitatu zuen 2012ko azaroaren 1ean UD Melillaren aurka jokatzeko Errege Kopan. UD Melillaren aldeko 1-0ekoarekin amaitu zen partida, Espainiako Bigarren B Mailako taldearen ezustekoa izan zen Errege Kopako final-hamaseirenetan.
- Real Madril CF: Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida (2018-19 denboraldia) dela eta, Melillako futbol-zelaia bisitatu zuen talde madrildarrak 0-4 irabazita.
- Atletico Chumbera: "Elena Nito Del Bosque" garaikur zaharra jokatu zuen
Ekitaldi garrantzitsuak
- 2015eko Futboleko Erreginaren Kopa: 2015eko maiatzean jokatu ziren Atletico Madril - Sporting Club de Huelva eta FC Bartzelona - Valencia Féminas Club de Fútbol finalerdiak. Finala maiatzaren 17an izan zen eta azken emaitza Sporting Club de Huelva 2-1 Valencia Féminas Club de Fútbol izan zen. Egun horretan, Huelvako taldeak bere palmaresean Erreginaren Futbol Kopa sartzea lortu zuen, historian lehen aldiz.
Erreferentziak
Kanpo estekak