Alphonsus Mathias

Alphonsus Mathias
artzapezpiku katolikoa

1986ko irailaren 12a - 1998ko martxoaren 24a
Packiam Arokiaswamy (en) Itzuli - Ignatius Paul Pinto
Elizbarrutia: Bangaloreko artxidiozesia
1. elizbarrutiko apezpiku

1963ko azaroaren 16a - 2024ko uztailaren 10a - John Baptist Sequeira (en) Itzuli
Elizbarrutia: Chikmagalurreko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaPangala (en) Itzuli1928ko ekainaren 22a
Herrialdea India
 Britainiar Raj
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -
HeriotzaBangalore2024ko uztailaren 10a (96 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, apezpiku katolikoa eta artzapezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Alphonsus Mathias (Pangala, 1928ko ekainaren 22aBangalore, 2024ko uztailaren 10a) indiar elizgizon katolikoa izan zen. 1963tik 1986ra Chikmagalurreko apezpikua izan zen eta 1986tik 1998ra Bangaloreko artzapezpikua.

Bizitza

Diego Mathias eta Philomena D'Souzaren seme-alabetatik laugarrena, Alphonsus Mathias Karnatakako Pangala herri txikian jaio zen 1928ko ekainaren 22an.[1] 1954ko abuztuaren 24an apaiztu zen. 1963ko azaroaren 16an, Paulo VI.a aita santuak Chikmagalurreko apezpiku izendatu zuen.[2] Hurrengo urteko otsailaren 5ean apezpiku-ordinazioa jaso zuen Chikmagalurreko San Jose katedralean, James Knox artzapezpikuaren eskutik, kontsakratzailekideak Albert Vincent D'Souza eta Raymond D'Mello izanik.[3]

Vatikanoko II. kontzilioko hirugarren eta laugarren saioan parte hartu zuen.[3] 1986ko irailaren 12an Bangaloreko artzapezpiku izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1998ko martxoaren 24an dimisioa eman zuen arte.[4] 1989tik 1994ra Indiako apezpiku-konferentziako buru izan zen.[5]

Mathias 2024ko uztailaren 10ean hil zen, 96 urte zituela.[6]

Ondorengotza apostolikoa

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Archbishop Alphonsus Mathias: A Legacy of Faith, Leadership, and Service» Archdiocese of Bangalore 2024-07-10 (kontsulta data: 2025-11-17).
  2. (Ingelesez) D'Souza, Eugene. «Archbishop Emeritus of Bangalore Dr. Alphonse Mathias completes 50 years of Episcopal Consecration» Bellevision.com 2014-02-05 (kontsulta data: 2025-11-17).
  3. a b c (Ingelesez) «Archbishop Alphonsus Mathias †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-17).
  4. (Ingelesez) «Archbishops/Bishops Emeriti» Archdiocese of Bangalore (kontsulta data: 2025-11-17).
  5. (Ingelesez) Alva, H. R. «Fruitful 90: A glimpse into the journey of Dr Alphonsus Mathias, Archbishop Emeritus of Bengaluru» Daijiworld 2018-06-22 (kontsulta data: 2025-11-17).
  6. (Ingelesez) «Archbishop Emeritus Rev Alphonsus Mathias passes away» Daijiworld 2024-07-10 (kontsulta data: 2025-11-17).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.